Marino Marini (Pistoia, 1901eko otsailaren 27a - Viareggio, 1980ko abuztuaren 6a) italiar eskultorea izan zen. Florentziako Accademia Di Belle Artin ikasi zuen. Ez zuen inoiz margolaritzarik utzi, baina 1922tik eskulturgintzan aritu zen batez ere. Arte estruskoak eta Arturo Martiniren eskulturek eragin zioten. 1928tik 1940ra Monzako arte eskolan irakatsi zuen. 1940tik aurrera Brerako Akademian irakatsi zuen eta 1943an Suitzan erbesteratu zen. 1946an Milanen ezarri zen.
Zaldizko irudiak, biluziak, erretratuak zizelkatu zituen.